XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Irakur ezazu: Burua bira eta bira dabilkio, ez daki non dagoen, zer gertatzen zaion, zertan ari den eta nora doan.

Norbait somatzen du inguruan baina ez du begiak irekitzeko adorerik.

Pentsamentua bira eta bira dabilkio, ez daki bakoitza non kokatu, non egon ohi diren eta zer ibilbide berri hartu duten.

Norbaitek dei egiten diola ohartu da, baina ez du begiak irekitzeko ausardiarik.

Bihotza bira eta bira dabilkio, ez daki errotazio berri horrek zer suposatuko duen, nondik eta nola datorkion odola eta nola mantendu oreka.

Norbaitek oihu egin dio, baina begiak irekitzeak ez duela ezertarako balio uste du.

- Kopia ezazu goiko zati bera baina lehen pertsona erabiliz.

- Irakur ezazu zati bera baina bigarren pertsonan.

- Dabilkio, dabilkit, dabilkizu aditzak erabiliz sei esaldi desberdin egin itzazu.

- Zein eratako aditz formak dira?.

Zein beste aditzekin parekatuko zenituzke?.

Arrazoitu azalpena.

Beha itzazu beste esaldi hauek.

- Itsasora joatea komeni zaizula derizkiot.

Aspaldian mendi tarte honetatik irten gabe zaude eta.

- Zer derizkiozu bart gertatu denari?.

- Ez derizkiot ongi jokabide horri, horrela ez dugu ezer konponduko.

Azpimarratuta dauden aditz horiek zein moetatakoak dira?.

Nola esango zenituzke beste modu batera?.

Zein aditz da?.

Asma ezazu elkarrizketa bat aditz forma hauek erabiliz.